Warning: ob_start(): non-static method wpGoogleAnalytics::get_links() should not be called statically in /home/pamplona15m/15mpamplona.org/wp-content/plugins/wp-google-analytics/wp-google-analytics.php on line 259
» 2011 » agosto 15M Pamplona / Iruña
Archive | August, 2011

(Castellano) Puesto de Info + Concentraciones frente a sedes de PSN, PP y UPN

30 Aug

Not available

Dirua pertsonen gainean jartzen duen Konstituzioaren errefirna honi EZ

28 Aug

M15 Pamplona / Iruñak kontzentrazioa egiteko deialdia

Gaur hemen gaude:

Merkelek eta Sarkozyk emandako propasemenei, merkatuek horrela eskatuta eta bi talde político nagusiek konstituzioaren aldaketa inposatu nahi digutenez erabat kontra gaudelako.

Jarraitutako bidea, azkar, gaiaren azpiko azalpenik eman gabe onartzen ez dugulako.

2020. arte aplikatuko ez den, agortuta dagoen gobernu batek eta bertan behera gelditzeko dagoen parlamentu batek zergatik onartu behar duen orain, jakin nahi dugulako.

35 diputatu edo 26 senadore behar ditugulako gizartearen ahotsa entzuteko eta aldaketa honen onarpena erreferenduma eskatzen dugulako.

Erreferendumaren eskakizuna baino urrutirago joan nahi dugu. Gu entzutea nahi dugu eta konstituzioak, 9, artikuluan, sarreran esaten duen moduan, parte hartu nahi dugu: “Corresponde a los poderes públicos promover las condiciones para que la libertad y la igualdad del individuo y de los grupos en que se integra sean reales y efectivas; remover los obstáculos que impidan o dificulten su plenitud y facilitar la participación de todos los ciudadanos en la vida política, económica, cultural y social.”

Gezurretan ari dira, lapurtzen digute, baztertzen gaituzte, gutaz paso egiten dute…

(Castellano) “NO a esta reforma de la Constitución”: prioriza el dinero sobre las personas

25 Aug

Not available

(Castellano) 1ª sesión de Ateneo/Solasgune: espacios culturales autogestionados

25 Aug

Not available

(Castellano) Contra los recortes de educación

24 Aug

Not available

Aita Santuaren bisitaren inguruko zuzenketa eta jarrera ofiziala

19 Aug

Erlijio ekitaldien finantzaketa publikoarekiko gaitzespena adierazten du 15M Iruñea taldeak. Diru laguntza eta beste zeharkako sostenguek Estatuaren ez-konfesionaltasun printzipioa apurtzen dute, espainiar Konstituzioaren 16.3 artikuluan adierazitakoa alegia.

Gai honen inguruan aurrez kaleraturiko komunikatuak sorturiko polemika dela eta, eztabaida honek denboran zehar izan duen prozesua eta komunikatua horren sorrera azaldu nahi dugu

Bisitaren inguruko eztabaida izan zen lehen aldia Uztailaren 27ko Komisioen Koordinazio Asanbladan izan zen. Bisitaren finantzaketa publikoaren aurkako sinadura bilketa proposatu zen, Madriletik zetorren egitasmoa. Baztertu egin zen, jendearengan zatiketa eragingo zuelakoan.

Aipaturiko Asanbladaren Abuztuaren 10eko saioan, Madriletik proposatzen ziren bisitaren aurkako ekintzetatik ofizialki desmarkatzea proposatu zen. Zenbait komunikatu proposatu ziren, bakar bat ere ez egitearen aukera ere kontutan izanda. Adostasunik lortu ez zenez, gaia Abuztuaren 12ko Asanblada Orokorrera eramatea erabaki zen, honek mugimenduaren jarrera ofiziala erabaki zezan.

Komunikazio Komisioak komunikatu bat lantzea erabaki zen Asanblada honeta ((ikus akta -gazteleraz-), zeinak 15M Pamplona-Iruñearen jarrera argi azalduko zuen, alegia bisitaren finantzaketa publikoaren aurkako jarrera soil-soilik.

Abuztuak 16an, asteartea, Komunikazio Komisioak komunikatua lantzeari ekin zion. Bilera horretan desadostasunak azaldu ziren eta komunikatua egiteko gaitasun eza ere planteatu zen. Azkenik, testu batean iritzi ezberdinak bateratzea lortu zen, komunikatua argitaratuz eta komunikabideei helaraziz.

Komunikatuaren edukiaren inguruan ezinegona antzeman zelarik, Abuztuaren18an (osteguna) Komunikazio Komisioa beste Komisio batzuen partaideekin batzartu zen eta komunikatuak Asanbladaren iritzia fidelki adierazten ez zuela egiaztatu zen. Hilaren 12ko Asanbladak aginduriko komunikatuak puntu bakarra behar zuen, adostasuna lortu zuena alegia: aita santuaren bisitaren finantzaketa publikoaren arbuioa. Gainontzeko ideiak eta proposamenak kanporan geratu beharrekoak ziren, baina nolabait komunikatuan txertatuak suertatu ziren. Argi geratu zen gai zehatz baten aurrean adesadostaduna dagoela, eztabaida prozezu konplexu batera eraman duena. Beste hiri batzuetan bezala, ezinezkoa izan zen adostasuna lortzea.

Hala ere, bereizketa bat suposatu baino, honek gure hirian Maiatzak 15 mugimenduaren aberastasunaren adierazle dela uste dugu: pentsamendu ezberdineko pertsonak (fededunak, agnostikoak, ateoak) elkarrekin eser daitezke elkarrizketan aritzeko; jarrera eraikitzaile batetik abiatuta elkartzen gaituzten gaien inguruan lanean aritzeko, mugimenduarentzako oinarrizkoak direnak:

  • Demokrazia partehartzailea
  • Gardentasun politikoa
  • Hauteskunde legearen moldaketa
  • Politikarien pribilegioak ezabatzea
  • Banku erakundeen gaineko kontrola
  • Botere legegile, betearazle eta judizialen egiazko bereizketa

Herritarrek horrela ikusiko dutelakoan, beste behin ere parte-hartzerako deialdia eta gonbidapena egiten dugu, jarrera ideologiko pertsonalen gaanetik, Maiatzak 15era hurbildu eta ikasi, proposatu eta eztabaidan aritzeko.

Aita Santuaren bisitarekiko jarrera ofiziala

17 Aug

Komunikatua kendu dugu (iruzkinak mantentzen dira).

Komunikatu berria, azalpena eta zuzenketa hemen irakurri daitezke.

Ateneo – Solasgune

10 Aug

Ateneo-Solasgune

M15 Iruñak “Ateneo Solasgune”-a ekimena abiarazi du: milaka lagun kaleak eta plazak betetzera eraman duten momentuko gai nagusienak eztabaidatzeko gune bat. “Ateneo Solasgune”-k hausnarketa kolektiboa eta herritarren kezkak ezagutaraztea sustatu nahi du, M15a sortu zuten printzipioetan oinarrituz: pluraltasuna eta errespetua.

“Ateneo Solasgunea”-k, jada existitzen den ezagutza eta esperientzia bildu nahi du eta ahalik eta pertsona gehienei helarazi, bere izpiritu kritikoa bultzatuz.

Hitz egiteko, ideiak sakontzeko, partekatzeko, herritar guztien artean gizarte ezberdin bat sortzeko, gure ametsei hitzak jartzeko, solas-gune bat sortu nahi dugu. Adostasunez eta adituen laguntzarekin, pausuz-pausu etorkizuna eraiki, mantso baina seguru.

“Ateneo Solasgune”-a erresonantzi-kutsa izan nahi du, M15aren proposamenak herritar guztiei ailegatzeko. “Ateneo Solasgune”-aren edukiak mugimenduaren agendari emango dio lehentasuna. Ekimen zirraragarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, zure proposamen eta iradokizunak ateneo@15mpamplona.org emailera bidaliz.

Haserrea, gogoeta, ekintza.

(Castellano) Grupos de debate estivales

8 Aug

Not available

(Castellano) Las plazas son del Pueblo

4 Aug

Not available