Warning: ob_start(): non-static method wpGoogleAnalytics::get_links() should not be called statically in /home/pamplona15m/15mpamplona.org/wp-content/plugins/wp-google-analytics/wp-google-analytics.php on line 259
» MARTXOAK 29AN KALERA! 15M Pamplona / Iruña

MARTXOAK 29AN KALERA!

25 Mar

29M - huelga general

2011ko maiatzak 29an, 15M Pamplona/Iruñeak esan zuen:

Hiritar haserretuak gara eta hemen gaude gaur egungo sozietatean dirua eta ez pertsonak ardatz bezala jartzen dituen gobernatzeko sistema salatzeko. Bai, hiritar haserretuak gara, eta guzti honen handiagotze eta mantenuaren gaizkide izan gara, baina, orain argi eta ozenki oihukatu nahi dugu:

ALDA DEZAGUN!

Eta aldatzeko, funtsezkotzat jo ditugu gure sistema politiko eta ekonomikoa birsortzeko hurrengo neurriak:

1. KLASE POLITIKOAREN PRIBILEGIOEN DEUSEZTATZEA: pribilegioen ezabatzea, immunitatearen ezabapena…

2. LANGABEZIAREN AURKAKO NEURRIAK: familiaren kontziliazioan laguntzeko lanaren banaketa, 65 urterekin erretiroa, segurtasuna lanpostuan, lan erreforma ukatzea…

3. ETXEBIZITZA ESKUBIDEA: alokairuentzat laguntza, ordainean ematea…

4. KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK: garraio publikoa, finantzaketa publikoa, I+G+B (ikerketa, garapena eta berrikuntza)…

5. BANKETXEEN KONTROLA: emandako kapital publikoaren itzultzea diru-kutxa publikoetara…

6. FISKALITATE ZORROTZA: iruzur fiskalaren kontrola, kapital-ihesa, paradisu fiskalak…

7. HERRI-ASKATASUNAK ETA DEMOKRAZIA PARTEHARTZAILEA: Ez Internet kontrolatzeari, derrigorrezko erreferendumak, informazio askatasuna…

8. GASTU MILITARRAREN MURRIZKETA

Gaur 2012ko martxoak 29, 15M Pamplona/Iruñea bizirik dago eta bizirik jarraituko du orain arte kolektiboak egindako lanaren jarraian, horregatik bere ahotza entzun dadin nahi duen pertsona orori gonbidapena egiten diogu mugimenduan parte har dezan eta eskerrak ematen dizkiegu egindako bidean zehar lagundu gaituzten guztiei

Hori del eta, ezinbestekoa dugu zure partizipazio aktibo, arduratsu eta baketsua mobilizazioetan eta martxoak 29ko osteguneko lan erreforma bidegabeko honetan, udaberri global honetako lehena….

GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGULAKO!

%99A GARELAKO!

ALDAKETA GLOBALA GARELAKO!

MARTXOAK 29AN KALERA!

One Response to “MARTXOAK 29AN KALERA!”

  1. Iker Wed, 28 Mar 2012 12:04 #

    Programación Huelga General 29M en Iruña-Pamplona:

    –07h PIQUETES informativos (con o sin bicicleta) – Plaza del Castillo
    –08:30h Concentración-Asamblea sobre BANCA ARMADA – BBVA (Plaza Merindades)
    –09:30h Concentración-Asamblea sobre -DESAHUCIOS e HIPOTECAS – CAN central (Avda. Carlos III)
    –12h Manifestación SINDICATOS – Plaza del Castillo
    –14:30h Concentración-Asamblea-Comida(Autogestión) – Plaza del Castillo
    –17h Concentración-Asamblea sobre SERVICIOS SOCIALES (Renta básica) – Calle González Tablas (Frente a la Casa de la Juventud)
    –19h MANIFESTACIÓN GRUPOS SOCIALES – Golem Baiona